2014(e)ko urriaren 5(a), igandea

"LA EDUCACIÓN PROHIBIDA"


Ikusi dugun dokumental hau, argentinako hezkuntza kritikatzeaz arduratzen da, dokumental egilearen esperiantziatik abiatuz. Esaten duenez, klasean ematen zituzten materialek ez zuten ezertarako balio, irakasleen ardura ez baitzen ikasleek ikas zezaten, azterketan nota egokia ateratzea baizik. Ikasle bakoitzari nota bat zegokion eta horren arabera kalifikatzen edo izendatzen zituzten ikasleak, benetan balio zutenak eta inolako aukerarik ez zituztenak bananduz hain zuzen ere. Robot gisa lan egiten zuten materiala buruz ikasi nahirik, azterketa egin ostean dena ahazteko eta hori da gehienbat kritikatzen zuena. Baita hezkuntza sistema ere, oinarria industrian, autoritatean, konpetentzian eta abarren oinarritua baitzegoen.
Gure iritziz, hasiera batean hezkuntza publikoa salatzen duela uste izan dugu, baina egia esanda, argentinan erabiltzen diren hezkuntzarako metodoak eta sistema dira benetan dokumentalak kritikatzen dituenak eta gu egoera berdinean egongo bagina, ados egongo ginateke berak dioenarekin. Robot gisa lan egitea ez baita hezkuntzaren oinarria eta irakasleek irakaste funtzioa dute, ez materia eman eta ikasle bakoitza nota bakarraz kalifikatzea.
Beraz, gure jarrera dokumentalaren kritikaren aldekoa da, argi baitago beraien herrialdeko hezkuntza sistema aldatu behar dela, emaitzak benetan egokiak izan daitezen eta zerbai ikas dezaten.

Lehenengo kritika egiten duen idazlearentzako, dokumentalak esaten duena hezkuntza pribatuaren aldekoa dela esaten du. Egia esan, hasiera batean egia da hezkuntza publikoa baztertu eta nolabait pribatua hobea dela esan dezakeela; baina ez da horrela. Filmaren egileak, hezkuntza publikoko sistema kritikatzen du, hezkuntza pribatuari buruz ezer komentatu gabe, bera publikoko ikasteko eta irakasteko moduaren aurka baitago, baina inola ere ez du pribatua defendatzen ez hobea dela adierazten.

Bigarren kritika hau egiten duen egilearentzat, filma, hezkuntza publikoari egiten zaion eraso gogorra da, eta kritika hau irakurri eta gero ondorio batzuk atera ditzakegu. Alde batetik, kritikaren egileak esaten duenarekin ados gaude; argi dago film honek estatuaren eta hezkuntza sistema publikoaren kontra gogor jotzen duela, eta zentzu askotan kritikak gehiegizkoak direla pentsatzen dugu, adibidez estatuak ezer egiteko gai ez dela esaten duenean eta hezkuntza sistema publikoak aitzitik ona industrian, konpetentzian... aldaketak izan ez dituela esaten duenean. Gure ustez hezkuntza publikoak eboluzio onuragarri bat izan du denboran zehar eta eskoletara joaten direnek, joaten ez direnek baino aukera gehiago edukiko dituzte etorkizun batean, beraz esan dezakegu hezkuntza publikoak zerbaiterako balio duela.



1 iruzkin:

  1. Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
    Post hau ikusi dut
    Oharra:
    Baina, egiak osorik esan ditzagun, Argentinako errealitate hutsera mugatzea ere... Ilargiaren ikerkuntza Ameriketako Estatu Batuek eta Sobiet Batasunak zuzendu zutenez, "amerikar-sobietar ilargiaz" hitz egitea bezalakoa. Bestela, zein zentzu izan lezake

    Ohar teknikoa: Ktrl+C Ktrl-V sistema ez erabili edo formatua ezabatu.

    ErantzunEzabatu