Eneko Alda etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Eneko Alda etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko azaroaren 30(a), igandea

Tutorearen ebaluazioa



Bideo honetan, Dale Kandelataldekoek tutore papera betetzen dute, beste taldeko bi neskak berriz, gurasoen papera. Gurasoekin haurraren ebaluazioa egiten agertzen gara, bere klaseko egoera zein den aztertzeko eta bere portaeraren arrazoiak zeintzuk diren galdetu diegu.
Beraiek bere egoera azaldu ostean, beraien semeari laguntzeko eskatu diegu klaseko errendimendua hobetu dezan eta etorkizun batean arazorik izan ez dezan.

Ariketa honekin, irakaslearen paperean sartu gara eta hauek dituzten bizipenak zeintzuk diren ikusi ditugu, baita etorkizun batean irakasleak izaterakoan bizi behar izango duguna ere ikusi dugu.

Tutoretzaren inguruko rol-playinga



Bideo honetan, gurasoei, tutore moduan, ikasturte hasierako aurkezpena nola egin diegun ikusi daiteke. Aurkezpena 5.mailako umeen gurasoei egin zaie.

Tutorearen papera Aitor Barriokanalek eta Eneko Aldak burutu dute eta aurkezpenean ikasturte berriko plangintza azaldu dute. Ikasgai bakoitza eta emango diren edukiak, ikasturteko ordutegia, jantokiaren eta ibilgailu publikoaren prezioak eta egingo diren irteerak izan dira gutxi gora behera jorratu diren gaiak. Gainera, eskolaz kanpoko ekintzei dagokienez egon diren berrikuntzak zeintzuk izan diren ere azaldu zaie.
Azalpena egin ostean gurasoen dudak argitzeko tartea utzi dugu, beraientzako lehen urtea ez bada ere beti suertatzen direlako azken orduko galderak.

Erabili dugun informazioari dagokionez, 5.mailako ume baten egiazko egitaraua izan da, baita ikasgai bakoitzean emango den edukiarena ere.

Bestalde azpimarratu nahi genuke lan honekin irakasle baten paperean jarri garela eta oso modu egokia iruditu zaigula irakasle baten gisa antzeztu izana, benetan sentitzen dena zer dena ikusi dugulako.

Beraz, lan honekin ikasi izan dugu etorkizun bateko egoera bat nolakoa izango litzatekeen eta nolako hizkerarekin eta moduekin jokatu behar den

2014(e)ko urriaren 25(a), larunbata

KULTURARTEKOTASUNA

Kulturartekotasuna ikastoletan lantzeko honako puntu hauek kontuan hartu behar dira:

  1. ZER DA?
  • Kulturartekotasuna hitza neologismo berria da. Kulturaniztasunak egoera bat adierazten du, 2 kultura edo gehiagoren presentzia gizarte batetan. Kulturartekotasunak berriz interdependentzia bat adierazten du, elkarrekikotasuna, besteekiko elkarrizketa. Esanahi dinamikoagoa da, erlazio aktiboa, elkarren arteko trukea jasotzen duena. (Ohikoa da gure auzoetan kulturaniztasuna egotea baina ez kulturartekotasunik).
  • Korronte pedagogiko bat da baina baita hori baino gehiago ere: Mundu ikuskera beri bat da, gizartea ulertu eta antolatzeko irizpideak markatzen dizkigu.

  • Kultur aniztasuna errespetatu eta baloratzean datza.

    Informazioa Guraso webgunean aurkitu dugu. 



2. NON LANTZEN DA?

  • Edozein lekutan landu daiteke baina inportanteena ikastoletan lantzea da, izan ere, gaur egun kultura aniztasun handia daukagu ikastoletan eta etorkizunerako garrantzitsua izango litzateke gai hau lantzea.   
  
3. ZERGATIK?

  • Herrialde ezberdinetako umeak elkarren artean integratzeko eta kultura eta ohitura ezberdinak denek ezagutu ditzaten.

4. NOIZ?

  • Klase berezi bat prestatu eta klase orduren batean edo klaseetatik at, denentzako ekintzak antolatuz. Baina egunerokotasunean aplikatu behar da.

5. NOLA?
  • Klasean dauden kulturak eta landuz, bai eta herrialde horietan egiten diren ekintzak praktikan jarriz.
 
6. PRINTZIPIO EDO JARRERA NAGUSIAK

  • Egoeraren aurrean, ekintza hauetan hainbat printzipio edo jarrera landuko dira. Hauek aurrerago sakonduko ditugu.
 

7. TALDE MINORITARIO NAGUSIAK

  • Hainbat talde daude egoera honen barnean, eta talde horietako kideekin landuko dugu kulturartekotasuna, integrazioa.


Infromazio gehiago: klikatu 12.orritik aurrera

2014(e)ko urriaren 16(a), osteguna

IRAKASLEAREKIN IKASITAKOA

Irakaslearekin elkarrizketan ikasitakoa aurkeztu dugu aurkezpen honetan. Hainbat puntu jorratu zituztenez adar ugari garatu ditugu bakoitzetik adibideak ateraz. Gehienak ezaugarri askotan ados zeuden eta ezaugarri horiek amankomunean jarri ondoren, zerrenda bat egin dugu, horien artean irakasle lanari buruzkoak eta irakasle izatearen ezaugarriei buruzkoak.
  MINDOMOA
Make your own mind maps with Mindomo.

Mindomo musika eta erabilpenak

Musika eta bere erabilpenak hezkuntza munduan aztertzen gabiltza. Hortaz, presentazio edo aurkezpen bat egin dugu gure aztertze lanaren laburpen gisa
Make your own mind maps with Mindomo.

2014(e)ko urriaren 8(a), asteazkena

Musika eta bere erabilgarritasuna hezkuntzan





              Bideoan ikus daitekeen moduan, adin guztietako pertsonek psikomotrizitatea lantzeko musika erabiltzeak hainbat abantaila dakartza. Haurren psikomotrizitatea eta musikarekiko harremanak lantzeko hainbat tailer eta didaktika presta daitezke edozein material erabilita. Horrela, inguruarekiko beste ikuspuntu bat erakusten da, objetuei erabilera ezberdina emanaz.

               Lehenbizi, musika mota ezberdinak erakutsiko genizkieke, horrela beraiek musika sortzean estilo ezberdinekin jolas dezaten. Orduan, material ezberdinekin esperimentatzen utziko genieke beraien kabuz harremana izan dezaten material desberdinen soinuekin. Behin harreman hori burututa, beraien gaitasun ezberdinak azaleratzen hasiko dira, agian musikari edo artista berriak sortuz.

               Denbora utzi ostean, ikasle bakoitzaren gaitasunak ikusiz eta bultzatuz, taldea koordinatzen hasiko ginateke, bakoitzari erritmo bat irakatsiz eta taldea elkarrekin jotzera bideratutako didaktika burutuz. Taldea koordinatzea eta ariketa ondo burutzea lortzen dugunean rolak aldatu eta berriro ere ariketa berdina egin edo beste antzeko ariketa batera pasa.

              Hauxe behar den bezala eginda, haurrek beraien gaitasunak eta bere gorputzarekiko koordinazioa garatzen dute. Horretarako gaur egun hainbat bide edo metodo dauzkagu bai baliabide teknologikoak eta bai inguruko baliabideekin.





 Gaur egun oso zabalduta dagoen ariketa bat dugu, bideoklipeko hau, haurrek egin dezaten eta horrela aurretik aipatutako gaitasun horiek aurrera eraman ditzaten. Hainbat ikerketek baieztatzen duten bezala, musikarekin eskola inklusiboa bermatu daiteke arazodun umeen garapenerako lagungarria baita.






Elkarrizketa irakasleari

ELKARRIZKETA

Asti-Lekuko irakasle heziketa fisikoko irakasleari eginiko elkarrizketan hainbat ideia bereizgarri aurki ditzakegu. Alde batetik, bere bizipenen eta esperientzien kontaketa bat egin zidan . Bestalde, etorkizunean bere bidea jarraitu nahi dutenei hainbat irizpide eta animo ematen ditu, nola ez zorte handia opaz.

Elkarrizketan, lehendabizi, adierazpen txiki bat egin zuen bere arloaren inguruan, ez dela Gimnasia, Heziketa Fisikoa baizik. Askotan txarto deitzen dugun ikasgaia denez gero, aipamen bat merezi zuela deritzonez horixe elarazi zidan. Ondoren, bere ikasketa bidea eta lehenengo lana aipatu zituen ondoren, bere bizitzaren gorabeherak zirela eta ikasketak utzi eta lanean hasi zen txikitatik ikasitako eskolan Trapagaranen. Irakaslea hobeto ezagutzea lortu nuenean ikasketa modua eta eskola orduen modeloei buruz hizketan hasi ginen horrela hainbat kritika eta alternatiba agerian utziz praktikotasuna bultzatuz hain teorikoak diren klaseen ordez.

Aipatzekoa da, hezkuntza ez formalari eginiko erreferentzia, (adostasun osoa geneukan gai honen inguruan). Biok argi geneukan egiten ikasten dela eta egiten ikasten duzun hori ez duzula ahazten eginez jarraituz gero, eta egiten jarraitu ezean ere, teorikoki ikasitako ezer baino hobeto gogoratuko duzula urte batzuen buruan. Praktikan, biok bizi izan ditugun bizipenetan argi ikusi dugu eta baieztatu dugu teoria hau. Orain aipatutako metodologia mota hau, hezkuntza ez formalean erabiltzen duten metodologia denez, horren bultzatzaile agertu zen irakaslea.

Zein zen irakasle baten funtzioa galdetzean, erantzuna oso seguru eta irmo izan zen. Bere aburuz, irakasle baten funtzioa gertutasuna adieraztea eta ikasleak banan-banan ezagutuz bakoitzaren beharrak bakoitzak nola bere kabuz asetzeko bidera nola heldu irakatzi.


Oso gustora egon nintzen eta oso interesgarria iruditu zitzaidan. Elkarrizketa hasieratik izan zen aberasgarria eta edozertarako prest agertu zen elkarrizketatua, bere pekatutxoak ere kontatuz.

2014(e)ko urriaren 5(a), igandea

"LA EDUCACIÓN PROHIBIDA"


Ikusi dugun dokumental hau, argentinako hezkuntza kritikatzeaz arduratzen da, dokumental egilearen esperiantziatik abiatuz. Esaten duenez, klasean ematen zituzten materialek ez zuten ezertarako balio, irakasleen ardura ez baitzen ikasleek ikas zezaten, azterketan nota egokia ateratzea baizik. Ikasle bakoitzari nota bat zegokion eta horren arabera kalifikatzen edo izendatzen zituzten ikasleak, benetan balio zutenak eta inolako aukerarik ez zituztenak bananduz hain zuzen ere. Robot gisa lan egiten zuten materiala buruz ikasi nahirik, azterketa egin ostean dena ahazteko eta hori da gehienbat kritikatzen zuena. Baita hezkuntza sistema ere, oinarria industrian, autoritatean, konpetentzian eta abarren oinarritua baitzegoen.
Gure iritziz, hasiera batean hezkuntza publikoa salatzen duela uste izan dugu, baina egia esanda, argentinan erabiltzen diren hezkuntzarako metodoak eta sistema dira benetan dokumentalak kritikatzen dituenak eta gu egoera berdinean egongo bagina, ados egongo ginateke berak dioenarekin. Robot gisa lan egitea ez baita hezkuntzaren oinarria eta irakasleek irakaste funtzioa dute, ez materia eman eta ikasle bakoitza nota bakarraz kalifikatzea.
Beraz, gure jarrera dokumentalaren kritikaren aldekoa da, argi baitago beraien herrialdeko hezkuntza sistema aldatu behar dela, emaitzak benetan egokiak izan daitezen eta zerbai ikas dezaten.

Lehenengo kritika egiten duen idazlearentzako, dokumentalak esaten duena hezkuntza pribatuaren aldekoa dela esaten du. Egia esan, hasiera batean egia da hezkuntza publikoa baztertu eta nolabait pribatua hobea dela esan dezakeela; baina ez da horrela. Filmaren egileak, hezkuntza publikoko sistema kritikatzen du, hezkuntza pribatuari buruz ezer komentatu gabe, bera publikoko ikasteko eta irakasteko moduaren aurka baitago, baina inola ere ez du pribatua defendatzen ez hobea dela adierazten.

Bigarren kritika hau egiten duen egilearentzat, filma, hezkuntza publikoari egiten zaion eraso gogorra da, eta kritika hau irakurri eta gero ondorio batzuk atera ditzakegu. Alde batetik, kritikaren egileak esaten duenarekin ados gaude; argi dago film honek estatuaren eta hezkuntza sistema publikoaren kontra gogor jotzen duela, eta zentzu askotan kritikak gehiegizkoak direla pentsatzen dugu, adibidez estatuak ezer egiteko gai ez dela esaten duenean eta hezkuntza sistema publikoak aitzitik ona industrian, konpetentzian... aldaketak izan ez dituela esaten duenean. Gure ustez hezkuntza publikoak eboluzio onuragarri bat izan du denboran zehar eta eskoletara joaten direnek, joaten ez direnek baino aukera gehiago edukiko dituzte etorkizun batean, beraz esan dezakegu hezkuntza publikoak zerbaiterako balio duela.



2014(e)ko irailaren 25(a), osteguna

FRANKOREN GARAIKO ESKOLA

Irudi hau hautatu egin dugu diktadurako hezkuntza sistema delako. Irudian ikusi ditzakegu ikasleak ordenatutak eta erdian haien irakaslea. Ikusi dezakegunez, Francoren garaitik gaur egunera hezkuntza asko aldatu egin da. Garai hauetan, hezkuntza sistema guztia elizak kontrolatzen zuen, beraz, ikasleak erlijioa ikasten zuten hezkuntza bezala. Gainera, oso gogorrak ziren irakasleak eta ez zegoen beste gauzarik edota beste metodologiarik aukeratzeko alternatiba.  

HEZKUNTZAREN INGURUKO AURKEZPENA




Aurkezpen hau aukeratu dugu, izan ere, era egoki batean azaltzen du pertsona orok duen hezkuntzarako eskubidea, kontuan hartu gabe nongoa zaren eta beste hain beste ezaugarri. Argi eta garbi aurkezten ditu hezkuntzak duen garrantzia pertsona baten garapenean eta horren ondorioz duen garrantzia.


HEZKUNTZAREN INGURUKO BIDEOA








Bideo honek transmititzen digun ideia argiena, gaur egungo hezkutza sistema aldatu beharra dagoela da. Aldaketa proposamen guztiak izan behar diren bezala, honek alternatiba bat eskeintzen du. Gainera, ikasle bat izanda, argi ikusten da zein den hezkuntzaren egoera eta ikasleek honen     inguruan duten iritzia.


HEZKUNTZAREN INGURUKO WEBGUNEA



Hezkuntzari buruzko webgune hau aukeratu egin dugu uste dugulako hezkuntza tradizionalaren alternatiba bat dela, Gaztetxean, tailerrak ikasteaz aparte bizitzeko beste modu bat ikasi egiten duzu, elkarlanean eta autogestioan.