2014(e)ko urriaren 12(a), igandea

MUSIKA ETA HEZKUNTZA


Musikaren erabilpena hezkuntza arlo desberdinetan


Musika, bitartekotzat soinua eta isiltasuna darabiltzan artea da. Musika pertsona askoren egunorokoan esparru oso garrantzitsu bat betetzen du, eta modu batean edo bestean  uneoro gure artean dago. Betidanik existitu egin da eta edozein soinuen bitartez sortu daiteke. Musika mota bakoitzak helburu, idei edo  sentimendu batzuk gordetzen ditu. Beste alde batetik, oso garrantzitsua da ume baten garapenean eta horregaitik oso erabilgarria izan daiteke hezkuntzako arlo guztietan.

Lehendabizi, klasean lan egitean behar dugun musika aztertuko dugu. Argi dago, Rocka, Hevy Metal eta Punk musikak ez direla onak, egiaztatu delako musika hoien soinuak gogorregiak direla eta kontzentrazioa murriztu dezaketela. Musika mota hoberena edo oso egokia lanean gauden bitartean kontzentrazioa handitzeko musika barrokoa da.

Musikaren bitartez umeen irakaskuntza errazagoa bihurtzen da. Umeek abestien eta musikaren bitartez hainbat kontzeptu errazago ikasten dituzte, hala nola, alfabetoa, zenbakiak, koloreen izenak, gorputz atalak.... musika irakaskuntza elementu garrantsitzua dela esan dezakegu hau ikusita.
Gure kasuan, kirolarekin lotu dezakegu musika. Kontaktu fisikoko kirolek intentsitate eta bizitasun handia behar dute, beraz ezinbestekoa da umeei musika alaiak eta mugikorrak jartzea partidua hasi baino lehen edo entrenamenduetan, horrela umeen motibazio eta gogoak handituko dira eta horren ondorioz umeek gehiago disfrutatuko dute egiten dutenarekin. Izan ere umeen kasuan ez da erreparatu behar ariketak eta egin beharreko ekintzak perfekto egiten duten ala ez, umeak dituen gogoan eta umea ekintza hori egitean disfrutatzean baizik, horretarako musika asko laguntzen du.

Gainera umeak haien taldean edo partikukarki musika edo abesti bat berezkoa egin dezakete. 

Laburbilduz, musika oso garrantzizkoa da ume baten haziketan eta bere garapenean. 











iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina