2014(e)ko urriaren 8(a), asteazkena

Musika eta bere erabilgarritasuna hezkuntzan





              Bideoan ikus daitekeen moduan, adin guztietako pertsonek psikomotrizitatea lantzeko musika erabiltzeak hainbat abantaila dakartza. Haurren psikomotrizitatea eta musikarekiko harremanak lantzeko hainbat tailer eta didaktika presta daitezke edozein material erabilita. Horrela, inguruarekiko beste ikuspuntu bat erakusten da, objetuei erabilera ezberdina emanaz.

               Lehenbizi, musika mota ezberdinak erakutsiko genizkieke, horrela beraiek musika sortzean estilo ezberdinekin jolas dezaten. Orduan, material ezberdinekin esperimentatzen utziko genieke beraien kabuz harremana izan dezaten material desberdinen soinuekin. Behin harreman hori burututa, beraien gaitasun ezberdinak azaleratzen hasiko dira, agian musikari edo artista berriak sortuz.

               Denbora utzi ostean, ikasle bakoitzaren gaitasunak ikusiz eta bultzatuz, taldea koordinatzen hasiko ginateke, bakoitzari erritmo bat irakatsiz eta taldea elkarrekin jotzera bideratutako didaktika burutuz. Taldea koordinatzea eta ariketa ondo burutzea lortzen dugunean rolak aldatu eta berriro ere ariketa berdina egin edo beste antzeko ariketa batera pasa.

              Hauxe behar den bezala eginda, haurrek beraien gaitasunak eta bere gorputzarekiko koordinazioa garatzen dute. Horretarako gaur egun hainbat bide edo metodo dauzkagu bai baliabide teknologikoak eta bai inguruko baliabideekin.





 Gaur egun oso zabalduta dagoen ariketa bat dugu, bideoklipeko hau, haurrek egin dezaten eta horrela aurretik aipatutako gaitasun horiek aurrera eraman ditzaten. Hainbat ikerketek baieztatzen duten bezala, musikarekin eskola inklusiboa bermatu daiteke arazodun umeen garapenerako lagungarria baita.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina