- ZER DA?
- Kulturartekotasuna hitza neologismo berria da. Kulturaniztasunak egoera bat adierazten du, 2 kultura edo gehiagoren presentzia gizarte batetan. Kulturartekotasunak berriz interdependentzia bat adierazten du, elkarrekikotasuna, besteekiko elkarrizketa. Esanahi dinamikoagoa da, erlazio aktiboa, elkarren arteko trukea jasotzen duena. (Ohikoa da gure auzoetan kulturaniztasuna egotea baina ez kulturartekotasunik).
- Korronte pedagogiko bat da baina baita hori baino gehiago ere: Mundu ikuskera beri bat da, gizartea ulertu eta antolatzeko irizpideak markatzen dizkigu.
2. NON LANTZEN DA?
- Edozein lekutan landu daiteke baina inportanteena ikastoletan lantzea da, izan ere, gaur egun kultura aniztasun handia daukagu ikastoletan eta etorkizunerako garrantzitsua izango litzateke gai hau lantzea.
3. ZERGATIK?
- Herrialde ezberdinetako umeak elkarren artean integratzeko eta kultura eta ohitura ezberdinak denek ezagutu ditzaten.
4. NOIZ?
- Klase berezi bat prestatu eta klase orduren batean edo klaseetatik at, denentzako ekintzak antolatuz. Baina egunerokotasunean aplikatu behar da.
5. NOLA?
- Klasean dauden kulturak eta landuz, bai eta herrialde horietan egiten diren ekintzak praktikan jarriz.
6. PRINTZIPIO EDO JARRERA NAGUSIAK
- Egoeraren aurrean, ekintza hauetan hainbat printzipio edo jarrera landuko dira. Hauek aurrerago sakonduko ditugu.
- Hainbat talde daude egoera honen barnean, eta talde horietako kideekin landuko dugu kulturartekotasuna, integrazioa.
Infromazio gehiago: klikatu 12.orritik aurrera
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina