ELKARRIZKETA
Nik egindako elkarrizketa "Txus" izeneko emakume bati egin diot. Berrogeita hamar urte ditu eta betidanik irakaskuntza munduan ibili da aguraineko ikastola publikoan. Oso pozik dago bere lanarekin baina aitortu dit momentu oso txarrak pasa dituela bere ibilbidean zehar, baina oraingo egoera pixka bat lasaiagoa dela.
Nik ikusi dudana eta izan ditudan sentsazioak elkarrizketa hau egin ondoren izan da ikaslea zarenean beste ikuspuntu oso desberdina daukazula irakasleengan, baina irakasale bizitza ez da hain erraza eta momentu txar asko daude, honekin ez dut esan nahi irakasleen bizitza infernu bat dela, baina bai uste den baino gogorragoa bai.
Hortaz aparte, kontatu dizkidan gauzen bidez ulertu ahal izan ditut irakasle batzuk nirekin izan dituzten jarrerak, izan ere, lehen gauza onartezinak iruditzen zitzaizkidan. Gainera, oso ona iruditu zait emakume honek izan dituen jarrerak eta berak aurrera eramaten duen metodologia ikasleekin.
Bukatzeko, bere ikasle batzuekin egoteko aukera izen dut eta beraientzet ere irakasle oso ona izan da eta asko ikasi dutela berarekin diote, beraz, esan dezaket bere helburuak betzten dituela eta horrela jarraitu beharko lukeela.
Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
ErantzunEzabatuPost hau ikusi dut.
Ohar teknikoa:
Mezu honek ez du titulurik, ipini behar zaio.
Ez teknikoa:
Zelako ikaslea izango ote zinen?! Ba, irakasle hobea izateko baliatzen jakin dezazula, bidean ari zara-eta.
Egitekoa
Ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
Hurrengo astean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri behar duzue taldeko guztiok zuonak).
Azalpena puntuka:
Hiru pausu dira:
1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
2) zerrenda horren sailkapena egin
3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.