ELKARRIZKETA
Asti-Lekuko irakasle
heziketa fisikoko irakasleari eginiko elkarrizketan hainbat ideia
bereizgarri aurki ditzakegu. Alde batetik, bere bizipenen eta
esperientzien kontaketa bat egin zidan . Bestalde, etorkizunean bere
bidea jarraitu nahi dutenei hainbat irizpide eta animo ematen ditu,
nola ez zorte handia opaz.
Elkarrizketan,
lehendabizi, adierazpen txiki bat egin zuen bere arloaren inguruan,
ez dela Gimnasia, Heziketa Fisikoa baizik. Askotan txarto deitzen
dugun ikasgaia denez gero, aipamen bat merezi zuela deritzonez horixe
elarazi zidan. Ondoren, bere ikasketa bidea eta lehenengo lana aipatu
zituen ondoren, bere bizitzaren gorabeherak zirela eta ikasketak utzi
eta lanean hasi zen txikitatik ikasitako eskolan Trapagaranen.
Irakaslea hobeto ezagutzea lortu nuenean ikasketa modua eta eskola
orduen modeloei buruz hizketan hasi ginen horrela hainbat kritika eta
alternatiba agerian utziz praktikotasuna bultzatuz hain teorikoak
diren klaseen ordez.
Aipatzekoa da, hezkuntza
ez formalari eginiko erreferentzia, (adostasun osoa geneukan gai
honen inguruan). Biok argi geneukan egiten ikasten dela eta egiten
ikasten duzun hori ez duzula ahazten eginez jarraituz gero, eta
egiten jarraitu ezean ere, teorikoki ikasitako ezer baino hobeto
gogoratuko duzula urte batzuen buruan. Praktikan, biok bizi izan
ditugun bizipenetan argi ikusi dugu eta baieztatu dugu teoria hau.
Orain aipatutako metodologia mota hau, hezkuntza ez formalean
erabiltzen duten metodologia denez, horren bultzatzaile agertu zen
irakaslea.
Zein zen irakasle baten
funtzioa galdetzean, erantzuna oso seguru eta irmo izan zen. Bere
aburuz, irakasle baten funtzioa gertutasuna adieraztea eta ikasleak
banan-banan ezagutuz bakoitzaren beharrak bakoitzak nola bere kabuz
asetzeko bidera nola heldu irakatzi.
Oso gustora egon nintzen
eta oso interesgarria iruditu zitzaidan. Elkarrizketa hasieratik izan
zen aberasgarria eta edozertarako prest agertu zen elkarrizketatua,
bere pekatutxoak ere kontatuz.
Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
ErantzunEzabatuPost hau ikusi dut.
Oharrak:
Irakasle hori derrigorrezkotasunean izaten ditu bere ikasleak?
Tekinikoa:
Titulurik ez diozu(e) ipini mezuari. Behar du (editatzeko pantailan "Titulua" dioen goiko atalean
Egitekoa
Ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
Hurrengo astean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri behar duzue taldeko guztiok zuonak).
Azalpena puntuka:
Hiru pausu dira:
1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
2) zerrenda horren sailkapena egin
3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.