EHUko(Euskal Herriko Unibertsitatea) ikasle talde baten bloga. dale kandela taldea lehen hezkuntzako etorkizuneko irakasleak
2014(e)ko urriaren 6(a), astelehena
IRAKASLEA EZAGUTZEN
Gaur, Manolo Martinez lehen hezkuntzako irakaslearekin elkartu eta elkarrizketa mamitsu eta atsegin bat burutu dugu. Bera esperientziadun irakaslea izanik, lotsarik gabe jokatu eta pentsatzen eta sentitzen zuen guztia kontatu dit.
Urteak daramatza irakasle lanean, pedagogia lizentziatura egin zuen eta hori egin ostean hasi zen lanean ikastetxe publiko txikietan. Hasiera gogorra izan arren, gaur egun esperientziaz beterik dugu. Gehien harritu nauen ideia, euskararekiko duen maitasuna izan da, gehien mintzen ziona, bere ikasleak kalean erderaz mintzatzen ikustea baitzen, klasean hainbeste gogo eta indar jarri ondoren.
Asko sakondu duen beste ideia bat hezkuntzak eta hezkuntzaren inguruko osagaiek izan duten aldaketa edo eboluzioa izan da, garai batekoa sinpleagoa zela azpimarratuz. Gaur egungo umeak teknologia berrikuntzengatik aurreratuago daudelako eta modu batean esanda, pixka bat azkarragoak direlako lehen zirena baino.
Irakasle on baten galderari erantzuterakoan, hainbat ezaugarri adierazi ditu, umeekiko maitasuna, irakurzaletasuna, enpatia eta lanerako gogoa esaterako. Baina gehienbat azpimarratu duena errespetatua izatearen ideia izan da, honekin adierazi bai dit, irakasle eta ikasle ezberdintasun hori, hasieratik umeen errespetua irabaziz lortzen dela.
Berarekin elkarrizketa izan ondoren hainbat ideia azalerarazi dira, etorkizun batean aurkituko dudana eta sentituko dudana nolakoa izan daitekeen ikusi dezakedalako eta bera bezala, esperientziaz beterik, egoera edozein izanda ere, irakasle ikusten dut nire burua.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
ErantzunEzabatuPost hau ikusi dut.
Oharra:
O
Egitekoa
Ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
Hurrengo astean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri behar duzue taldeko guztiok zuonak).
Azalpena puntuka:
Hiru pausu dira:
1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
2) zerrenda horren sailkapena egin
3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.