2014(e)ko urriaren 9(a), osteguna

ELKARRIZKETA IRAKASLEARI




ELKARRIZKETA


Gaur Mikel Beorlegi DBHko eta Batxillergoko irakaslearekin elkartu naiz elkarrizketa on bat burutzeko asmoarekin. Mikelek Koldo Mitxelena institutoan lan egiten du historia, geografia eta arte irakasle bezala. Elkarrizketa naturala eta lasaia izan da, oso gustora egon gara elkarrizketan zehar, izan ere Mikel urte askotan gure irakaslea izan da eta denborarekin hartutako konfiantza dela eta, lotsa eta urduritasuna desagertu egin da.

Mikel ikasleekin erlazio handia izaten duen irakaslea da, ikasleak dituzten arazoetaz kezkatzen da eta ahal duen moduan laguntzen saiatzen da beti. Beraren esanetan hezkuntza on bat emateko eta irakasle on bat izateko ezinbestekoa da irakasle eta ikasleen arteko harremanak onak izatea, bestela klaseak ez dira dinamikoak izango baizik eta astunak eta aspergarriak.

Ikasleen arteko bulliyinga ere aipatu du elkarrizketa honetan, izan ere bulliyin kasu bat izan zuen duela urte batzuk klase batean eta aitortu dit asko sufritu zuela eta momentu zailak izan zirela berarentzat. Ikasle violentzia eta humillazioak ekiditzeko ezinbestekoa dela gurasoen eta ikastolen heziketa egokia adierazi dit Mikelek.

Beste aldetik irakasleek irakasten duten ikasgaiak gustokoak izatea azpimarratu du. Bestela irakasle batek egingo duen bakarra txapa ematea izango da, eta horren ondorioz klaseko giroa txarra izango da, klaseak astunak izango dira eta ikasleak ez dute ezer ikasiko. Irakasle batek gogoa eta ikasteko nahia tansferitu behar die haren ikasleei, horretarako irakasleak irakasten duena gogoko izan beharko du.

Haren ustez irakasle on batek izan behar dituen ezaugarrien artean, ikasleekiko hurbiltasuna, pazientzia, enpatia... dira baina bereziki lehen esan dudan bezala, irakasteko gogoa da garrantzitsuena.

Elkarrizketa honi esker gauza berri asko ikasi ditut. Elkarrizketa honen bitartez irakasle baten barruan sartu egin naiz eta haren pentsamenduak eta ideiak jaso egin ditut, honi esker irakasleak hobeto ulertzen ditut.






1 iruzkin:

  1. Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
    Post hau ikusi dut.
    Oharra:


    Egitekoa
    Ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
    Hurrengo astean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri behar duzue taldeko guztiok zuonak).

    Azalpena puntuka:
    Hiru pausu dira:
    1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
    2) zerrenda horren sailkapena egin
    3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.

    ErantzunEzabatu