DALE KANDELA
EHUko(Euskal Herriko Unibertsitatea) ikasle talde baten bloga. dale kandela taldea lehen hezkuntzako etorkizuneko irakasleak
2015(e)ko otsailaren 25(a), asteazkena
2014(e)ko azaroaren 30(a), igandea
Tutorearen ebaluazioa
Bideo honetan, Dale Kandelataldekoek tutore papera betetzen dute, beste taldeko bi neskak berriz, gurasoen papera. Gurasoekin haurraren ebaluazioa egiten agertzen gara, bere klaseko egoera zein den aztertzeko eta bere portaeraren arrazoiak zeintzuk diren galdetu diegu.
Beraiek bere egoera azaldu ostean, beraien semeari laguntzeko eskatu diegu klaseko errendimendua hobetu dezan eta etorkizun batean arazorik izan ez dezan.
Ariketa honekin, irakaslearen paperean sartu gara eta hauek dituzten bizipenak zeintzuk diren ikusi ditugu, baita etorkizun batean irakasleak izaterakoan bizi behar izango duguna ere ikusi dugu.
Tutoretzaren inguruko rol-playinga
Bideo honetan, gurasoei, tutore moduan, ikasturte hasierako aurkezpena nola egin diegun ikusi daiteke. Aurkezpena 5.mailako umeen gurasoei egin zaie.
Tutorearen papera Aitor Barriokanalek eta Eneko Aldak burutu dute eta aurkezpenean ikasturte berriko plangintza azaldu dute. Ikasgai bakoitza eta emango diren edukiak, ikasturteko ordutegia, jantokiaren eta ibilgailu publikoaren prezioak eta egingo diren irteerak izan dira gutxi gora behera jorratu diren gaiak. Gainera, eskolaz kanpoko ekintzei dagokienez egon diren berrikuntzak zeintzuk izan diren ere azaldu zaie.
Azalpena egin ostean gurasoen dudak argitzeko tartea utzi dugu, beraientzako lehen urtea ez bada ere beti suertatzen direlako azken orduko galderak.
Erabili dugun informazioari dagokionez, 5.mailako ume baten egiazko egitaraua izan da, baita ikasgai bakoitzean emango den edukiarena ere.
Bestalde azpimarratu nahi genuke lan honekin irakasle baten paperean jarri garela eta oso modu egokia iruditu zaigula irakasle baten gisa antzeztu izana, benetan sentitzen dena zer dena ikusi dugulako.
Beraz, lan honekin ikasi izan dugu etorkizun bateko egoera bat nolakoa izango litzatekeen eta nolako hizkerarekin eta moduekin jokatu behar den
2014(e)ko urriaren 25(a), larunbata
KULTURARTEKOTASUNA
Kulturartekotasuna ikastoletan lantzeko honako puntu hauek kontuan hartu behar dira:
3. ZERGATIK?
6. PRINTZIPIO EDO JARRERA NAGUSIAK
- ZER DA?
- Kulturartekotasuna hitza neologismo berria da. Kulturaniztasunak egoera bat adierazten du, 2 kultura edo gehiagoren presentzia gizarte batetan. Kulturartekotasunak berriz interdependentzia bat adierazten du, elkarrekikotasuna, besteekiko elkarrizketa. Esanahi dinamikoagoa da, erlazio aktiboa, elkarren arteko trukea jasotzen duena. (Ohikoa da gure auzoetan kulturaniztasuna egotea baina ez kulturartekotasunik).
- Korronte pedagogiko bat da baina baita hori baino gehiago ere: Mundu ikuskera beri bat da, gizartea ulertu eta antolatzeko irizpideak markatzen dizkigu.
2. NON LANTZEN DA?
- Edozein lekutan landu daiteke baina inportanteena ikastoletan lantzea da, izan ere, gaur egun kultura aniztasun handia daukagu ikastoletan eta etorkizunerako garrantzitsua izango litzateke gai hau lantzea.
3. ZERGATIK?
- Herrialde ezberdinetako umeak elkarren artean integratzeko eta kultura eta ohitura ezberdinak denek ezagutu ditzaten.
4. NOIZ?
- Klase berezi bat prestatu eta klase orduren batean edo klaseetatik at, denentzako ekintzak antolatuz. Baina egunerokotasunean aplikatu behar da.
5. NOLA?
- Klasean dauden kulturak eta landuz, bai eta herrialde horietan egiten diren ekintzak praktikan jarriz.
6. PRINTZIPIO EDO JARRERA NAGUSIAK
- Egoeraren aurrean, ekintza hauetan hainbat printzipio edo jarrera landuko dira. Hauek aurrerago sakonduko ditugu.
- Hainbat talde daude egoera honen barnean, eta talde horietako kideekin landuko dugu kulturartekotasuna, integrazioa.
Infromazio gehiago: klikatu 12.orritik aurrera
2014(e)ko urriaren 16(a), osteguna
IRAKASLEAREKIN IKASITAKOA
Irakaslearekin elkarrizketan ikasitakoa aurkeztu dugu aurkezpen honetan. Hainbat puntu jorratu zituztenez adar ugari garatu ditugu bakoitzetik adibideak ateraz. Gehienak ezaugarri askotan ados zeuden eta ezaugarri horiek amankomunean jarri ondoren, zerrenda bat egin dugu, horien artean irakasle lanari buruzkoak eta irakasle izatearen ezaugarriei buruzkoak.
MINDOMOA
Make your own mind maps with Mindomo.
MINDOMOA
Make your own mind maps with Mindomo.
Mindomo musika eta erabilpenak
Musika eta bere erabilpenak hezkuntza munduan aztertzen gabiltza. Hortaz, presentazio edo aurkezpen bat egin dugu gure aztertze lanaren laburpen gisa
Make your own mind maps with Mindomo.
Make your own mind maps with Mindomo.
2014(e)ko urriaren 12(a), igandea
MUSIKA ETA HEZKUNTZA
Musikaren erabilpena hezkuntza arlo
desberdinetan
Musika, bitartekotzat soinua
eta isiltasuna darabiltzan artea da. Musika pertsona askoren egunorokoan esparru oso garrantzitsu bat betetzen du,
eta modu batean edo bestean uneoro gure
artean dago. Betidanik existitu egin da eta edozein soinuen bitartez sortu
daiteke. Musika mota bakoitzak helburu, idei edo sentimendu batzuk gordetzen ditu. Beste alde
batetik, oso garrantzitsua da ume baten garapenean eta horregaitik oso
erabilgarria izan daiteke hezkuntzako arlo guztietan.
Lehendabizi, klasean lan egitean behar dugun musika
aztertuko dugu. Argi dago, Rocka, Hevy Metal eta Punk musikak ez direla onak,
egiaztatu delako musika hoien soinuak gogorregiak direla eta kontzentrazioa
murriztu dezaketela. Musika mota hoberena edo oso egokia lanean gauden bitartean kontzentrazioa handitzeko musika barrokoa da.
Musikaren bitartez umeen irakaskuntza errazagoa bihurtzen da. Umeek abestien eta musikaren bitartez hainbat kontzeptu errazago ikasten dituzte, hala nola, alfabetoa, zenbakiak, koloreen izenak, gorputz atalak.... musika irakaskuntza elementu garrantsitzua dela esan dezakegu hau ikusita.
Musikaren bitartez umeen irakaskuntza errazagoa bihurtzen da. Umeek abestien eta musikaren bitartez hainbat kontzeptu errazago ikasten dituzte, hala nola, alfabetoa, zenbakiak, koloreen izenak, gorputz atalak.... musika irakaskuntza elementu garrantsitzua dela esan dezakegu hau ikusita.
Gure kasuan, kirolarekin lotu dezakegu musika. Kontaktu fisikoko kirolek intentsitate eta bizitasun handia behar dute, beraz ezinbestekoa da umeei musika alaiak eta mugikorrak jartzea partidua hasi baino lehen edo entrenamenduetan, horrela umeen motibazio eta gogoak handituko dira eta horren ondorioz umeek gehiago disfrutatuko dute egiten dutenarekin. Izan ere umeen kasuan ez da erreparatu behar ariketak eta egin beharreko ekintzak perfekto egiten duten ala ez, umeak dituen gogoan eta umea ekintza hori egitean disfrutatzean baizik, horretarako musika asko laguntzen du.
Gainera umeak haien taldean edo partikukarki musika edo abesti bat berezkoa egin dezakete.
Laburbilduz, musika oso garrantzizkoa da ume baten haziketan eta bere garapenean.
Gainera umeak haien taldean edo partikukarki musika edo abesti bat berezkoa egin dezakete.
Laburbilduz, musika oso garrantzizkoa da ume baten haziketan eta bere garapenean.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)