Irudi hau hautatu egin dugu diktadurako hezkuntza sistema delako. Irudian ikusi ditzakegu ikasleak ordenatutak eta erdian haien irakaslea. Ikusi dezakegunez, Francoren garaitik gaur egunera hezkuntza asko aldatu egin da. Garai hauetan, hezkuntza sistema guztia elizak kontrolatzen zuen, beraz, ikasleak erlijioa ikasten zuten hezkuntza bezala. Gainera, oso gogorrak ziren irakasleak eta ez zegoen beste gauzarik edota beste metodologiarik aukeratzeko alternatiba.
EHUko(Euskal Herriko Unibertsitatea) ikasle talde baten bloga. dale kandela taldea lehen hezkuntzako etorkizuneko irakasleak
2014(e)ko irailaren 25(a), osteguna
HEZKUNTZAREN INGURUKO AURKEZPENA
Aurkezpen hau aukeratu dugu, izan ere, era egoki batean azaltzen du pertsona orok duen hezkuntzarako eskubidea, kontuan hartu gabe nongoa zaren eta beste hain beste ezaugarri. Argi eta garbi aurkezten ditu hezkuntzak duen garrantzia pertsona baten garapenean eta horren ondorioz duen garrantzia.
HEZKUNTZAREN INGURUKO BIDEOA
Bideo honek transmititzen digun ideia argiena, gaur egungo hezkutza sistema aldatu beharra dagoela da. Aldaketa proposamen guztiak izan behar diren bezala, honek alternatiba bat eskeintzen du. Gainera, ikasle bat izanda, argi ikusten da zein den hezkuntzaren egoera eta ikasleek honen inguruan duten iritzia.
HEZKUNTZAREN INGURUKO WEBGUNEA
Hezkuntzari buruzko webgune hau aukeratu egin dugu uste dugulako hezkuntza tradizionalaren alternatiba bat dela, Gaztetxean, tailerrak ikasteaz aparte bizitzeko beste modu bat ikasi egiten duzu, elkarlanean eta autogestioan.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)